Descripción
Ipuingintza modernoaren sorrera markatu duen libururik baldin bada, euskaraz, hori Narrazioak izan da, Joseba Sarrionandiak 1983an kaleraturiko kontakizun-bilduma, sentsibilitate berri bat ekarri zuena erabilitako hizkuntzan, kontaeran nahiz gaietan. Hizkera berri bat landu zuen, dotore bezain adierazkorra, kolorez eta oihartzunez betea; teknikan, berriz, esperimentaziotik fantasiaraino egiten zuen, hango eta hemengo erreferentzia literarioz zipriztinduta; kokalekurako, azkenik, nonahi eta noiznahiko giroak azaltzen ziren, bidaia exotikoak zein haur begiz oroituriko baserri-bazterrak.80ko hamarkadan hiru ipuin-bilduma kaleratu zituen iurretarrak: aipaturiko «Narrazioak», «Atabala eta euria» (1985) eta «Ipar aldeko orduak» (1990). Horiez gain, aurretik idatzitako hiru istorio, orain arte haren liburuetan inoiz sartu gabekoak.
- Encuadernación Bolsillo
- Autor/es Sarrionandia Uribelarrea, Joseba
- ISBN13 9788497837583
- ISBN10 8497837584
- Páginas 336
- Año de Edición 1970




